ACTUALIDAD / Régimen salarial
Iturmendin, lan-istripuz hil da langile bat
Adar bat erori zaio gainera 62 urteko gizonari. Aurten, gutxienez 59 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2025eko urriaren 31
Iturmendin, lan-istripuz hil da langile bat
— ARGAZKIA Iturmendi.

Lan-heriotza baten berri eman zuten atzo arratsaldean Sakanan. Iturmendin (Nafarroa), Maugiaburu inguruan, mozketa-lanak egiten ari zen langile bat, baina azpian hartu zuen zuhaitz-adar batek. Politraumatismoak jasan zituen horren ondorioz, eta larrialdi-zerbitzuek hasieran bera egonkortzea lortu bazuten ere, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera bidean hil zen, helikopteroan. 62 urte zituen.

Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 59 beharginek galdu dute bizia aurten soldatapean lanean ari zirela.