ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iazko uztaileko eraso faxista salatzeko, Barakaldon egindako elkarretaratzea. FOTOGRAFÍA / Ezkerraldea Antifaxista
2024/02/08 10:31

Aurreko urteko uztailean jakinarazi zuten, Barakaldon (Bizkaia), militante politiko bati eraso ziola faxista talde batek. Tentsio une baten ostean, labanaz eraso zion Asier Garcia izeneko faxista batek, eta erasotua hiltzen saiatu zen. Sastakatzea ia guztiz saihestea lortu zuen berak, baina ebaki bat jasan zuen bularraldean.

Berriki azaldu dute, baina, erasotua izan zen pertsona zigortu dutela orain: 600 euroko isun bat jarri diote, eraso zion faxistetako bati aurre egitea egotzita. Salatu duenez, inolako frogarik gabe ezarri diote zigorra, eta helegite bat aurkeztuko du.

Iazko udan, eraso faxistaren berri ematean, aditzera eman zuten Outlaws MC taldeko kide zirela erasotzaileak. Amerikako Estatu Batuetan sortu zuten taldea 1935ean; supremazista, arrazista eta homofoboa dena, besteak beste.

NO HAY COMENTARIOS