ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Echebastar
2023/07/13 10:50

Astearte honetan jakinarazi dutenez, Euskal Herriko Inpesca enpresarentzat soldatapean aritzen zen arrantzale bat hil zen aurreko astean, Ozeano Indikoan. Itsasontzi batean lanean ari zela zendu zen, "ez-traumatikotzat" jotako lan-istripu batean. Zehazki, Seychelle uharteetatik hurbil galdu zuen bizia 44 urteko langileak.

2008. urteaz geroztik, Inpescarentzat lan egiten zuten hiru behargin hil dira lan-istripuz. "Traumatikoak" izan ziren aurreneko bi lan-erailketak, eta "ez-traumatikoa" hirugarrena. "Istripu horiek aztertzeko eta argitzeko traba handiak izaten ditugu, eta gardentasun falta handia da", esan du LAB sindikatuak.

NO HAY COMENTARIOS