ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/03 13:04

Indar Gorriko kide bat atxilo izan dute gaur goizean, Espainiako Poliziak Iruñean (Nafarroa) daukan komisarian. Osasunako zaleen taldeak iazko urrian egindako argitalpen baten harira jo dute gaztearen kontra: Shon Weissman futbolari sionista Iruñeko Sadar zelaira bertaratzekoa zenean, kartel bat argitaratu zuen Indar Gorrik, Palestinarekin elkartasunez.

Hala zioen kartelak: Shon Weissman kanpora. Sionismoa-faxismoa suntsitu. Izan ere, Israelgo Estatu terrorista palestinarren kontra egiten ari den sarraskia babestu eta hauspotu zuen Granadako jokalari ohiak. Iruñean jokatzekoa zen aste berean, Gazan palestinarren aurka "200 tona bonba" bota zitzatela eskatu zuen Weissmanek. Indar Gorrik horregatik salatu zuen futbolari sionistaren presentzia, Palestinari "erabateko elkartasuna" adierazteaz gain.

Salaketa hori dela-eta seinalatu eta auzipetu du Indar Gorriko kide bat Poliziak, eta iritzi dio gorroto-delitu bat egon daitekeela aipatutako adierazpenetan. Gaur bertan utzi dute aske.

"Poliziaren aldetik ezer berririk ez, beste errepresio kasu bat borroka egiten duten eta elkartasuna adierazten duten harmailen aurka", azaldu du taldeak: "Gure aldetik ezer berririk ez, aldarrikapena gure harmailetara eramaten eta palestinar erresistentziaren borroka gure egiten jarraituko dugu".

NO HAY COMENTARIOS