ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Hungariaren enbaxadatik gertu agertu den murala, Erroman.
2024/05/31 16:50

Ilaria Salis Hungariako Ohorearen Eguna" delakoan atxilotu zuen Poliziak, iaz. Lègio Hungária talde neonaziak antolatutako egun bat da hori, eta Europa osoko faxistak mobilizatzen dira bertara, "birsortze historikoaren" aitzakiapean egiten baita. Europako hainbat talde antifaxista ere bertaratzen dira otsailaren 11 bakoitzean, nazien desfilearen aurka protesta egiteko.

Hala egin zuten iaz ere, baina Ohorearen Eguna izan baino egun bat lehenago gatazka bat piztu zen Budapesteko kaleetan. Antza, faxisten eta horien aurkakoen arteko borrokak egon ziren, eta, hurrengo egunean, sei militante antifaxista atxilotu zituen Poliziak. Aske utzi zituzten lau, baina beste biek, Tobias E. eta Ilaria Salisek, preso jarraitzen dute. Faxistei bi "eraso" egitea leporatzen diete, bai eta "talde kriminal" bateko kide izatea ere.

Baldintza negargarrietan eduki dituzte bi militanteak: atxilotuek ez dute aste luzez xaboirik izan, ez eta arropa garbirik ere. Ziegak, salatu dutenez, "arratoiz, labezomorroz eta zimitzez beteta" daude eta, hori gutxi balitz, egunean ordubete baino ez dute egiten ziegatik kanpo, apenas argirik ez duen espazio batean. Hungariako Estatua presoen eskubideen urraketengatik salatua izan da maiz.

Salisen helbidea argitaratu eta mehatxatu egin dute neonaziek

Budapesteko espetxetik atera dute jadanik Salis, hamabost hilabetez bertan eduki ondoren. Etxe-atxiloaldian daukate orain, Jozsef Sos epaileak defentsaren helegitea onartu ostean maiatzaren 24ko epaiketan. Epaileak, ordea, Salisen helbidearen berri eman zuen epaiketan, abokatuak informazio hori isilean gorde zezala eskatu zion arren.

Ustezko hutsegiteak, abokatuak salatu zuenez, ondorio larriak izan ditzake. Eta hala izan da: faxistek Salisen helbidearen berri izan orduko, web-orri batean plazaratu eta zabaldu dute. Mobilizaziora deitu dute Budapesten, Ilaria Salis eta bere bizitokia babesteko.

NO HAY COMENTARIOS