ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Cadizko metaleko langileen protesta bat, 2021ean. FOTOGRAFÍA / Mira Cadiz
2024/03/15 09:08

Manifestazioen aurkako debekuen zifrak larriak dira Espainiako Estatuan: Barne Ministerioaren urteko estatistiken arabera, gutxienez 2.173 manifestazio debekatu dituzte 2018 eta 2022 artean. Hala ere, zifrok tentuz hartu beharrekoak dira, ez baitituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Katalunian debekatuak kontuan hartzen; justuki, gizarte-mobilizazio indizerik altuenak dituzten lurraldeak. Hortaz, pentsatzekoa da benetan debekatutako mobilizazio kopurua askoz ere handiagoa dela.

Gainera, ezin daiteke ahaztu gainontzeko lurraldeetako debekuei buruzko zifra errealak ere askoz handiagoak direla; pandemia garaian ezarritako legez kanpoko salbuespen-egoerak iraun zuen bitartean, manifestaziorako eskubidea de facto geratu baitzen bertan behera. Horren adibide argia da komunikatutako manifestazio kopurua izugarri murriztu zela urte batetik bestera: 2019an 31.918 manifestazio komunikatu baziren, 2020an 22.449ra jaitsi zen kopurua.

Are atzerago begira jarrita, eta azken lau hamarkadetan Espainiako Estatuan izan den gizarte-mobilizazio garairik oparoenari erreparatuz gero (2011-2015), ikusten da gutxienez 5.008 manifestazio debekatu zirela bost urteko epean. 2011n, egindako 21.297 deialdietatik, 371 debekatu ziren; 2012an, 44.233 mobilizazio deitu eta 294 debekatu ziren; 2013an 43.170 deialdi ziren eta 1.682ri jarri zieten debekua; 2014an 36.679 deitu ziren eta 1.482 debekatu; eta 2015ean, berriz, egindako 32.904 deialdietatik 1.179 izan ziren debekatuak.

Azken lau hamarkadetan Espainiako Estatuan izan den gizarte-mobilizazio garairik oparoenari erreparatuz gero (2011-2015), ikusten da gutxienez 5.008 manifestazio debekatu zirela bost urteko epean

Horiei 2022ra arteko deialdi guztiak gehituta, ondorioztatzen da gutxienez 7.851 manifestazio debekatu direla azken hamarkadan; urtean 713, batez beste, Gipuzkoakoak, Bizkaikoak, Arabakoak eta Kataluniakoak kontuan hartu gabe. Hori gutxi ez, eta ikus daiteke debekuek klase-izaera argia dutela, debekatutako manifestazioen gehiengoa "lan-arlokoa" baita; hau da, jardun sindikalari loturikoa.

NO HAY COMENTARIOS