ACTUALIDAD / Régimen salarial
Hiru langile zaurituak Sestaon eta Funesen, haietako bat larriki
Bi behargin zauritu dira Sestaoko ACB altzairutegian, eta makina batek harrapatu du hirugarren langile bat Funesko elikagai-enpresa batean.
2025eko urriaren 7
Hiru langile zaurituak Sestaon eta Funesen, haietako bat larriki
— ARGAZKIA Wikipedia

Gutxienez hiru langile zauritu dira azken orduetan Euskal Herrian, lan-istripuz. Funesko (Nafarroa) elikagai-enpresa batean bart izan du istripua 45 urteko emakume batek: makina batek harrapatu zuen atzo gauean, 20:00ak igarota, eta larriki zauritu zen. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera lekualdatu zuten traumatismo larriekin.

Sestaoko (Bizkaia) ACB altzairutegian, bestalde, bi behargin zauritu dira gaur goizean, 11:00ak aldera. Euskoime enpresarentzat jarduten dute bi gizonezkoek, eta itxura denez, koadro elektriko batean ari ziren lanean. Arku elektriko bat sortu omen da bertan, eta erredurak jasan dituzte. Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.