ACTUALIDAD / Régimen salarial
Hiru lan-heriotza azken egunetan
Bi garraiolari hil dira aste honetan Araban, eta Balterran beste langile batek galdu zuen bizia atzo: pala kargagailu batek jo zuen hondakin-kudeaketako enpresa batean.
2026eko martxoaren 27 - 09:23
Hiru lan-heriotza azken egunetan
— ARGAZKIA Olatek

Atzo, ostegunez, 52 urteko behargin bat hil zen lan-istripuz Balterran (Nafarroa). Abeltzaintza-industrialde batean izan zen lan-heriotza, hondakinak kudeatzen dituen enpresa batean hain justu: hainbat sindikaturen arabera, pala kargagailu batek kolpatu zuen langilea, eta hala galdu zuen bizia.

Aste honetan Euskal Herrian argitara atera den hirugarren lan-heriotza da Balterrakoa. Izan ere, asteartean, 41 eta 58 urteko bi garraiolari hil ziren Araban: Goiaingo industrialdean, Legution, karga batek harrapatu zuen langile bat Olatek enpresan; handik ordu batzuetara, hilaren 19an bihotzekoa izan zuen behargin bat zendu zen Gasteizko ospitalean. Lanean ari zela jasan zuen bihotzekoa, kamioia gidatzen ari zela hain zuzen ere.

Urtea hasi zenetik, gutxienez hamabost langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela. 2025ean, gutxienez 84 izan ziren.