Beste lan-heriotza baten berri eman dute Euskal Herrian. Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, oraingoan, Andoaingo (Gipuzkoa) langile batek galdu du bizia lan-istripuz. Garraiolari aritzen zen, eta aurreko astean izan zuen istripua, lanean ari zela. 48 urte zituen.
Bi hilabete ere ez dira igaro 2025. urtea hasi zenetik, eta jadanik bost dira Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela bizia galdu duten langileak.