ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Deia
2023/05/19 08:44

Duela astebete, hilaren 12an, larriki zauritu zen langile bat Burlatako (Nafarroa) Iturrondo industriagunean. Automóviles Torregrosa enpresan lanean ari zela, makina jasotzaile batek hartu zuen azpian 22 urteko behargina.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, eta atzo jakinarazi zuten hil egin dela gaztea, lan-istripuan jasandako zauri larrien ondorioz.

Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, aurten gutxienez 21 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

NO HAY COMENTARIOS