ACTUALIDAD / Régimen salarial
Hil egin da aurreko astean Bergaran lan-istripuz zauritu zen langilea
Embalan 3 enpresan, zama bat jausi zitzaion gainera beharginari aurreko asteazkenean. Aurten, gutxienez 26 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2024eko maiatzaren 28
Hil egin da aurreko astean Bergaran lan-istripuz zauritu zen langilea
— ARGAZKIA Embalan 3

Aurreko asteazkenean, larriki zauritu zen langile bat Bergarako (Gipuzkoa) Embalan 3 enpresan. Bera bakarrik ari zen kamioi bat zamatzen, eta azpian hartu zuen zamak. Oso larri ospitaleratu zuten, eta, atzo jakinarazi zutenez, hil egin da.

2024. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 26 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.