Amezketako (Gipuzkoa) Aralar paper-fabrikan lan-istripu larri bat izan zen astelehenean. Mantenu-lanak egiten ari zela, istripu bat jasan eta larriki zauritu zen azpikontratatutako behargin bat. Gaur jakinarazi dutenez, hil egin da zauritutako langilea. 30 urte zituen, eta Ibarra Argi Lanak enpresarentzat egiten zuen lan.
Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 38 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan 2024. urtea hasi zenetik.