ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/21 15:08

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, Hego Euskal Herrian, 232.825 langile daude aldi baterako lan-erregulazio txostenen eraginpean gaur-gaurkoz. Hala, Covid-19 birusaren hedapenaren aurretik kontratupean lanean ari ziren bost langiletik bati ezarri diote aldi baterako erregulazioa. 2008. urteko krisialdiko unerik latzenean baino dosier gehiago pilatu dira jada salbuespen egoera hasi zenetik.

Lurraldeei erreparatuz gero, Bizkaian jarri dituzte martxan aldi baterako lan-erregulazio gehien; 13.110 enpresak aurkeztu dituzte txostenak, hain zuen. Gipuzkoan, 8.842 eskaera egin dituzte, eta Araban, aldiz, 3.689.

Nafarroako datuak

Atzo eguneratu zituzten datuen arabera, 6.595 enpresak aurkeztu dituzte dosierrak Nafarroan, 55.486 langileri eragiten dietenak. Langile horietatik gehienak, %95 inguru, aldi baterako langabezian daude, kasu horietan, Covid-19aren hedapena dela-eta jarduna eten dutelako enpresek. Gainerakoei lanaldia murriztu diete, eta 67 behargin kaleratu dituzte.

Nafarroan, zerbitzuen sektorean eta industrian lanean ari direnek jasan dute kolperik gogorrena, bertan izan baitira aldi baterako erregulazio gehien. Autogintzaren sektorean dago langile gehien txosten horien eraginpean.