ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / 20 Minutos
2025/01/24 10:29

Euren lanpostuak berehalakoan galtzeko arriskuan daude Laudioko (Araba) Guardian lantokiko beharginak. Enpresako zuzendaritzak aste honetan jakinarazi die langileei fabrika zarratzeko eta plantilla osoa kalera bidaltzeko asmoa duela; 171 langile denera. Gaur zehaztu du, gainera, laster itzali nahi duela Laudioko labea behin betiko: urtarrilaren 29an bertan. Atzo aditzera eman zuen otsailaren hasieran egingo zuela, baina gaur arratsaldean esan du hurrengo astera aurreratuko duela geldialdia.

Beharginak gaur goizean ziren biltzekoak, azken berrien inguruan aritzeko. Itxura denez, zuzendaritzak uda honetarako etengo du erabat lantegiko jarduna, baina langileen ordezkariek susmatzen dute lehenago hasiko direla kaleratzeak. Uste dute martxoan ekingo diotela beharginak botatzeari, kontuan hartuta aurki geldituko dutela labea.

NO HAY COMENTARIOS