ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / ELA
2025/07/08 11:31

Metalgintzan aritzen dira Lemoako (Bizkaia) Aldetu SA lantegian, eta beharginek gaur ekin diote greba mugagabeari, euren lanpostuen defentsan. Izan ere, merkataritza-arloko epaitegian enplegu-erregulazioko espediente bat aurkeztu du jada enpresako zuzendaritzak, eta arriskuan dago plantillaren erdia; 30 langile, alegia.

Lantokia 2024. urtetik dago hartzekodunen konkurtsoan. ELA eta LAB sindikatuen arabera (gehiengoa dute langile-batzordean), ordutik okerrera egin du langileen egoerak, "Konkurtso Administrazioaren pasibotasunagatik eta aholkulari berriek ez dutelako negozioa iraultzen jakin".

Gaur egun, likidazio-fasean dago enpresa, eta hura erosteko interesa erakutsi du Cikautxo kooperatibak (Mondragon Korporazioaren parte da). Dena den, proposamen horrek 60 langileetatik 30 kaleratzea jasotzen du, baita jarraituko luketen beharginen baldintzak okerragotzea ere.

NO HAY COMENTARIOS