ACTUALIDAD / Represión
Gazte bat atxilotu dute, Elorrion AHTaren obretako makina bat erretzea leporatuta
Ertzain-etxean jarraitzen du 23 urteko gazteak. Igandean makina pilotatzaile bati su ematea egozten diote.
2020eko irailaren 10
Gazte bat atxilotu dute, Elorrion AHTaren obretako makina bat erretzea leporatuta

Ertzaintzak 23 urteko gazte bat atxilotu zuen asteartean, hilak 8. Elorrion (Bizkaia), Abiadura Handiko Trenaren obretan makina bat erretzea leporatzen diote. Atxilotua ertzain-etxean dago, epailearen esku uzteko zain, eta irekita jarraitzen du ikerketak.

Antza, aurreko igandean hartu zuen su makina pilotatzaileak. Ertzaintzaren esanetan, sua norbaitek "nahita eragin" zuela erakusten zuten frogak zeuden eremuan.