ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/01/28 12:30

Azpeitiko (Gipuzkoa) epaitegian deklaratzen hasi dira iazko uztaileko gertakarien ondorioz ikertuak izaten ari diren lagunak. Gaur ekin diote epailearen aurretik igarotzen, eta Ertzaintzako nahiz Azpeitiko Udaltzaingoko agente batzuk ere deituta daude deklaratzera; ez ikertu gisa, ordea. 

Uztailean ospatu zuten Azpeitiko Gaztetxearen urteurrena, eta pertsona batek edukiontzi batean "ACAB" idatzi eta poliziek bera isundu ondoren hasi ziren epaitegietan aztertzen ari diren gertakariak. Hainbat azpeitiar kexatu ziren udaltzainei zigor hori zela-eta, eta Ertzaintzak polizia-dispositibo erraldoia ezarri zuen herriaren erdigunean horren ondorioz, udaltzaingoak eskatuta. Tentsio-uneak eta atxiloketa bat izan ziren, eta muntaia mediatiko handi batek jarraitu zion egun horri, 23 lagunen kontra irekitako prozesu judizialarekin batera.

Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformak iazko abenduan salatu zuen "herriko pertsonen eta kolektiboen aurkako jazarpen eta presio poliziala", beste 20 azpeitiar ere auzipetuta baitaude Vox alderdi faxistaren aurkako protesta bati lotuta. "Argi eta garbi adierazi nahi dugu prozesu judizial horiek ez direla kasu isolatuak: oinarrizko eskubideak urratu eta adierazpen-, antolakuntza- eta protesta-askatasunak zigortzen dituen eredu errepresibo baten parte dira, estatuaren eta indar polizialaren egiturazko izaera autoritarioa agerian uzten dutenak", seinalatu zuten plataformako kideek.

Manifestazio jendetsu bat egin zuten abenduaren 27an: mila pertsona baino gehiago mobilizatu ziren, "errepresioaren aurrean, klase-elkartasuna" erreibindikatzeko. 

NO HAY COMENTARIOS