ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gasteizko Ikasle Abertzaleakek aurten antolatutako Ikasle Eguna, txosnagunean.
2024/09/12 10:43

Kolektibo politikoek eta sozialek antolatutako jaiguneetan ere Ticket Bai kobratzeko sistema inposatu nahian ari dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioak. Txosnetan egindako salmentak fakturatzea nahi dute foru aldundiek, baita festak antolatzen dituzten kolektiboen ustezko "jarduera ekonomikoaren" aitorpena egitea ere.

Arabako Foru Aldundiak, adibidez, aurten esan du Gasteizko txosnetan eta abarretan ere derrigorrezko baldintza bat izango dela Ticket Bai erabiltzea. Abuztuaren hasieran izan ziren Andre Mari Zuriaren jaiak eta martxan izan ziren txosnak, eta oraintsu jakinarazi du diputazioak espedienteak ireki dituela hainbat txosnaren kontra.

Araban Ticket Bai sistema ez ezartzeagatik, denera, 64 espediente zabaldu omen ditu aldundiak. Ez du zehaztu nortzuk jarri dituen jopuntuan; baina, esan bezala, ohartarazi du Gasteizko zenbait txosnaren aurkako salaketak badirela tartean.

Gipuzkoan eta Bizkaian

Bizkaiko txosnaguneetan ere inposatu nahi dute Ticket Bai, 2026rako. Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatuaren esanetan, "jarduera ekonomikoa" duen orok ezarri beharko du kobratzeko sistema hori, eta jarduera ekonomikotzat jotzen dute txosnetakoa.

Gipuzkoan ere eman du asmo horren berri bertako diputazioak. Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak 2023an adierazi zuen txosnek "irabazi-asmoarekin funtzionatzen" dutela, eta horregatik eduki beharko luketela "fakturak kontrolatzeko sistema". Patronalaren eskaera onartuta hartu du jarrera hori Mendozak.

NO HAY COMENTARIOS