ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Gasteiz Hoy
2024/07/09 14:46

Ofita Interiores enpresak sindikatuei jakinarazi die itxi egingo duela Gasteizko (Araba) lantegia, bertan soldatapean jarduten duten 42 beharginak kalera bidalita. Joan den maiatzean, mezu elektroniko bat bidali zien langileei enpresako zuzendaritzak, zehaztasun oso gutxirekin: esan zien hartzekodunen borondatezko konkurtso bat aurkeztuko zuela Gasteizko lantokirako.

Gerora esan die sindikatuei bi hilabeteko iraupena izango duela konkurtso horrek, nahiz eta ez duen bestelako informaziorik eman. Sindikatuek uste dute enpresak azkar itxi nahi duela Gasteizko lantokia, "erosle posible batzuk ager daitezela galaraziz".

Enpresako zuzendaritzaren arabera, bi-hiru hilabeteko lana onartu du Gasteizko plantarako, baina, horren ostean, ekoizpena eteteari eta fabrika zarratzeari ekingo dio. Esan du negozioa ez dela "bideragarria", eta fabrikaren likidazioari ekingo diola derrigor.

Bulegoko altzariak ekoizten dituzte bertan, eta 55 urtez egon da martxan. Arabakoa da enpresa, baina egoitzak ditu Bilbon (Bizkaia), Bartzelonan, Madrilen eta Sevillan.

2017an enplegu erregulazioko-espediente bat ezarri zuen Gasteizen zuzendaritzak, eta 30 langile bota zituen kalera. Lau urte beranduago, 2021ean, beste hamazazpi behargin kaleratu zituen. Horren ondoren heldu da fabrikaren itxiera eta langile guztien kanporatzea.

NO HAY COMENTARIOS