ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/31 00:34

Larunbat iluntzean, Gasteizko (Araba) etxe huts batera sartu ziren zenbait gazte, protesta gisa: gazte langileek emantzipatzeko duten ezintasuna salatu zuten modu horretan. Alde Zaharrean dago etxea, eta pankarta handi batzuk bota zituzten barrutik: "politikarien promesa faltsuen aurrean, emantzipatzeko eskubidea borrokatzera" deitzen dute leloek.

Jende ugari bildu zen etxearen kanpoaldean, gazteei babesa emateko. 20:30ak aldera hartu zuten hitza barruan dauden pertsonetako batzuek: seinalatu zuten, "etxebizitza negozio-iturri den bitartean", politikariek etxebizitzari lotuta egiten dituzten "promesa faltsuek ez dutela balio". Hala, "langile-espazioak sortzera eta defendatzera" deitu zuten.

Ertzaintzaren jipoiak protestan zeudenen kontra, eta atxilotu bat

Hainbat eta hainbat lagunek egin zuten bat emantzipatzeko ezintasunaren kontrako protesta-ekintzarekin, eta Alde Zaharreko etxearen kanpoaldean bildu ziren gauean. Gauerdian bertaratu zen Ertzaintza, eta gazte batzuek protesta gisa hartutako etxearen sarreran elkartu ziren hainbat pertsona, barruan daudenak babesteko. Sekulako indarkeriaz jo zuen euren kontra Ertzaintzak: borra-kolpeka jipoitu zituen, eta indarrez kanporatu zituen sarreratik.

GEDAR LANGILE KAZETAk X sare sozialaren bidez zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, gazte ugari zauritu zituzten ertzainek; tartean, buruan. Pertsona bat, gainera, lurrera bota, lotu eta atxilotu egin zuen Poliziak. Igande goizean utzi dute aske, baina komisarian izan dute hainbat orduz. Hori gutxi balitz, etxearen inguruan gazteei babesa ematen ari ziren lagunen kontra ere hainbatetan kargatu zuen Ertzaintzak.

Protesta, aurrera

Ertzaintzak etxearen kanpoaldean eta inguruan zeuden pertsonen kontra bortizki egin arren, alde egin zuen jipoien ostean. Beraz, protesta-gisa hartutako etxean jarraitzen dute gazteek, eta Alde Zaharrean presente jarraitzen du emantzipatzeko eskubidearen aldeko aldarri ozenak.

NO HAY COMENTARIOS