ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / EITB
2023/06/15 12:49

Gaur goizean, 05:00ak aldera, lan-istripu bat izan du garraiolari batek Txorierriko (Bizkaia) korridorean: irauli egin da beharginak zeraman ibilgailua. Istripuaren ondorioz, zauritu egin da langilea, eta ospitale batera eraman dute.

Aurreko astean, beste garraiolari bat hil zen Oiartzunen (Gipuzkoa), lan-istripu "ez traumatiko" batean. Urtea hasi zenetik, gutxienez sei garraiolari hil dira Euskal Herrian, soldatapean lanean ari zirela. Iturri sindikalen arabera, aurten, gutxienez 26 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

NO HAY COMENTARIOS