ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Futuro Vegetalen ekintza bat Madrilen. FOTOGRAFÍA / noticiaspositivas.es
2024/01/16 10:19

Azken asteetan, polizia-indarrek gogor jo dute Futuro Vegetal talde ekologistaren kontra. 26 kide atxilotu zituen iazko abenduan Espainiako Poliziak, hainbat tokitan: Madrilen, Bartzelonan, Cádizen, Murtzian, Valentzian, Granadan, Santanderren nahiz Donostian, besteak beste. Berriki jakinarazi dute 22 lagun auzipetu dituztela guztira, eta haien aurkako akusazio larriak egin dituela Espainiako Poliziak.

"Egitura kriminal bat" osatzea leporatu die, baita milioi erditik gorako kalteak sortzea ere. Baina ez hori bakarrik: zehazki, "talde kriminal" baten parte izatea, ondare historikoa kaltetzea, bide-segurtasuna eta aire-trafikoa oztopatzea, agintaritzari eraso egitea eta desordena publikoak eragitea egotzi diete. Atxilotutako pertsonen artean omen daude, polizia-indarren esanetan, "hiru arduradun nagusiak", "kolektiboa talde kriminal baten moduan koordinatzen eta zuzentzen zutenak".

Itxura denez, ustez Futuro Vegetalek Espainiako Estatuan egindako 65 ekintza seinalatu ditu Poliziak. Besteak beste, Diputatuen Kongresuan eta bestelako eraikin publiko batzuetan pintura botatzea, Madrilen nahiz Ibizan bide-mozketak egitea eta Madrilgo Prado Museoan hainbat obra kaltetzea leporatu diote Futuro Vegetali. Krisi klimatikoa eta bere erantzuleak seinalatzeko, askotariko protesta-ekintza ikusgarriak egin ditu talde ekologistak azken urteetan.

NO HAY COMENTARIOS