ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/21 12:00

Hainbat hedabidek iazko azaroan eman zuten argitara bideo bat, Frantziako Poliziak torturatzen irakasten duela frogatuz. Oisseleko (Itsas Sena departamentuan) akademiako formakuntza-saio bat ageri zen bideoan, finean, tortura-saio bat zena. Izan ere, irakasleak torturatzeko teknikak erakusten ari ziren errekrutei, horretarako, errekrutei tratu txarrak emanda.

Bideoan, ikasleetako batek oihal beltz batekin zeukan burua estalita, eta botila bateko ura botatzen zioten aurpegira, itotzen ari zelako sentsazioa eragiteko. Bitartean, Frantziako ereserkia abestera behartzen zuten. Tortura zela-eta, oihala kentzen eta arnasa hartzen saiatzen zen errekruta, baina sabelean kolpatu eta berriz aurpegia estaltzen zion irakasleak.

Beste sekuentzia batean, lau hanketan jarrita ikus zitezkeen ikasleak. Modu horretan ibiltzera behartzen zituzten irakasleek, tutu baten bitartez ura botatzen zieten bitartean.

Bideoa plazaratu zenean, agintaritzek esan zuten postutik kendu zutela akademiako "segurtasun-tekniketako eta esku-hartzerako irakaslea". Dena den, RED atariak berriki jakinarazi du behin-behineko etenaldiak baino ez dizkietela ezarri torturak erakusten ari ziren bi irakasleei: hamabi hilabeteko etena izango da polizietako baten kasuan, eta zortzi hilabetekoa bestearen kasuan.

NO HAY COMENTARIOS