ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/13 11:45

Atzo, Hispanitatearen Eguna aldarrikatzeko, Gasteizen (Araba) antolatu zuen elkarretaratzea Ofentsiba Nazionalsindikalistarako Batzarren Espainiako Falangeak (FE de las JONS). Deialdi faxistari ateak ixtetik urrun, hura baimendu zuten agintaritza guztiek. Gainera, falangistei aurre egiteko mobilizatu zen jendearen kontra oldartu zen Ertzaintza, eta gero, mobilizazio antifaxista kriminalizatzen jardun zuten bai alderdi eta ordezkari politikoek, bai komunikabideek. Batzuek "faxista" deitu diete faxismoaren aurka mobilizatu ziren pertsonei.

Hona hemen atzoko gertakarien osteko hainbat erreakzio, alderdi eta ordezkari politikoen partetik.

  • Maider Etxebarria (PSOE), Gasteizko alkatea, X sare sozialean:

"Mi condena y rechazo tras los incidentes que han tenido lugar en el centro de la ciudad. Una demostración más de lo que generan los discursos radicales: odio y violencia. Estas actitudes no tienen cabida en nuestra ciudad. También quiero trasladar mi agradecimiento a los y las policías que han intervenido y mi apoyo a las personas que hayan resultado heridas o sufrido daños en sus negocios".

  • Ricardo Ituarte Azpiazu (EAJ), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordea:

"Oso gertakari larriak dira, bizikidetzaren aurkakoak eta gure gizartean lekurik ez dutenak. Zoritxarrez, faxista talde batek deitutako elkarretaratze batek faxista euskaldunen erantzunarekin egin du topo. Beste behin ere istiluak eragin dituztenek ordena eta segurtasuna zaintzen ari ziren ertzainei zuzenean egin die eraso. Ez dugu onartuko iraganeko garaiak gogorarazten dizkiguten holako gertaerarik".

  • EH Bildu Gasteiz, X sare sozialean zabaldutako lehen oharrean:

"Herrialde honetan konbikzio antifaxista eta antifrankista irmoak ditugu, eta, noski, faxismoa geldiarazi behar dugu. Baina erantzunak gehiengo zabalak eta mobilizazio masiboak egituratu behar ditu; faxisten probokazioa elikatzea eragotzi behar da, azkenean, ondorioak herritarrek, hiriko saltokiek eta ostalaritzak ordaindu ez ditzaten. Izan ere, hirian bestelako deialdi batzuk egin dira argi uzteko Falangek hemen sortzen duen herri gaitzespena, euren probokazioetan erori gabe".

  • Iñaki Garcia, Gasteizko PPko bozeramailea:

"Mi mayor condena a los graves incidentes violentos que han ocurrido hoy en Vitoria, que han dejado varios agentes heridos y numerosos daños. Quiero trasladar todo mi apoyo a la Ertzaintza. Este tipo de hechos no representan ni la imagen ni los valores de nuestra ciudad".

Podemos Gasteiz: hitzik ez.


Eta hemen jaso ditugu, bestalde, hainbat hedabidek erabilitako lerroburuak, adibide modur:

  • Teleberri (EITB): "El enfrentamiento entre falangistas y fascistas ha dejado un largo rastro de destrozos".
  • El Mundo: "Así actúan los nuevos cachorros de la 'kale borroka' frente a la Policía vasca".
  • Demócrata: "Disturbios en Vitoria: 17 detenidos tras los enfrentamientos entre radicales y la Ertzaintza durante un acto de la Falange".
  • COPE: "Graves disturbios en Vitoria entre la Falange y radicales: 20 ertzainas heridos y 19 detenidos".
NO HAY COMENTARIOS