ACTUALIDAD / Vivienda
Etxerik gabeko pertsona bat hil da Tuteran
Parking publiko batean zegoela, kamioi batek harrapatu du gizona, antza denez. Aurreko astean, Donostian hil zen kale-egoeran zegoen beste pertsona bat.
2026eko ekainaren 30 - 10:40
Etxerik gabeko pertsona bat hil da Tuteran

Pertsona bat hilik topatu dute berriki Tuterako (Nafarroa) parking publiko batean. Badirudi kale-egoeran zegoela gaur egun, baina oraindik ez dute lortu bera identifikatzea. Heriotzaren arrazoia guztiz argitu ez badute ere, hainbat hedabidek seinalatu dute posible dela gizonezkoa kamioi batek harrapatu izana istripuz, eta gidariak alde egin izana konturatu gabe.

Aurreko astean bertan, Donostian (Gipuzkoa), etxerik gabeko beste pertsona batek galdu zuen bizia. Donostian bakarrik, kale-egoeran zeuden lau lagun hil dira ikasturte honetan.