ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Menorca.info
2023/10/30 10:57

2018. urtearen hasieran jakinarazi zuten zer zigor jarri zioten Josep Miguel Arenas Valtonyc raperoari Espainiako Auzitegi Gorenak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak: hiru urte eta erdiko espetxe-zigorra, bere kantetako letren eduki eta izaera politikoagatik. Letra horiek zirela-eta, terrorismoa goratzea, mehatxu egitea eta Koroa iraintzea leporatu zioten epaitegiek.

Residus de un poeta diskoko hamar abesti, Mallorca es Ca nostra laneko beste hamar abesti, eta Marca España nahiz El fascismo se cura muriendo kantak jarri zituen jopuntuan botere judizialak. Besteak beste, abesti horietako ondoko esaldiak seinalatu eta kriminalizatu zituzten epaitegiek: "Porque nos gobiernan terroristas, en cambio quien hace política está entre rejas", "Queremos que el miedo llame a sus puertas con llamas", "O que explote un bus del PP con nitroglicerina cargada", "Me cansa tanto silencio en medio de esta guerra", "Y mira yo no tengo huevos a pillar una metralleta, pero al menos no condeno al que se atreve y al que a la lucha se aferra", "Asusta el salir a la calle y que te pongan una multa, si la policía usa la fuerza bruta y encima luego condenan a quienes entregan su vida a la lucha", "Sofía en una moneda pero fusilada", "Puta policía, puta monarquía", "Que no se alarme nadie la justicia es simple, pero está de vacaciones con Publio Cordón en el Caribe", eta abar.

Epaitegiek jarritako kartzela-zigorra zela-eta, erbestera jo behar izan zuen Valtonycek: Belgikara egin zuen ihes, eta han egon da erbesteratuta, duela gutxira arte. Ia sei urteko ihesaldiaren ondoren, atzo iritsi zen bere etxera; Mallorcara. Bere hurbilekoek harrera beroa egin zioten aireportuan.

Rap-kantariak aireportuan egindako adierazpenetan azpimarratu zuenez, itzultzeko arrazoia ez da izan "Espainiako Estatuak autokritika egin" izana eta adierazpen askatasuna errespetatu izana, bere kontrako zigorra preskribatu izana baizik. Hortaz, oraingoz, indargabetuta geratu dira artista atxilotzeko nazioarteko aginduak. "Askatasunaren aldeko borroka-urte hauek merezi izan dute", gaineratu zuen atzo.

Beste epaiketa bat azaroan

Lasaitasunetik urrun, baina, berriz epaituko dute Valtonyc datorren hilabetean. Hain justu, azaroaren 21ean epaituko dute Sevillan, 2018an Marinaledan eskainitako kontzertu batean esandakoengatik. Guardia Zibilaren kontra egindako adierazpenengatik, atentatu bat egitera deitzea egozten diote, eta lau urterainokoa izan daiteke zigorra.

NO HAY COMENTARIOS