ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Kaos en la red
2020/06/28 19:39

Aurreko ostegunerako, hilak 25, Uharten (Nafarroa) elkarretaratzea deitu zuten Nafarroako Etxeko Langileen Elkarteak eta SOS Arrazakeriakek, etxeko langile baten "bidegabeko kaleratzea" eta orokorrean sektoreko emakume langileek bizi duten egoera salatzeko. Migratu duten pertsonak dira asko.

Jakinarazi dutenez, indarkeria erabiliz kanporatu dute behargin bat Uharten, irainak eta mehatxuak tartean. 15 urtez jardun du familia berdinarentzat soldatapean lanean, baina ez zuen kontraturik izan 2012. urtera arte. Langileak kaleratua izan denean egiaztatu du diru kopuru bat zor diola familiak, lan egin duen denbora tarteari dagokiona. Dena den, modu arautuan eta kontratu batekin aritu den urteetako (zortzi urte) zorra baino ez du aitortu sendiak.

Etxeko Langileen Elkarteak eta SOS Arrazakeriakek azaldu dute baldintza hori onartu beste aukerarik ez duela izan emakume langileak; izan ere, bakarrik eta "babes sozial edo laboralerako bermerik gabe" egin beharko lioke aurre bestela irekiko litzatekeen borrokaldiari.

Islada bat

Kasu honen harira salatu dutenez, halako egoerak ohikoak dira etxeko langileen artean: kaleratu egiten dituzte, ez dute langabezia prestaziorako sarbiderik eta oztopo ugari dituzte sektoreko langileek izatez jaso beharko luketen dirulaguntza eskuratzeko.

Besteak beste, laguntza horrek kanpo uzten ditu kontraturik izan ez duten beharginak, eta horien artean daude Atzerritartasun Legearen ondorioz bizi duten egoera administratiboarengatik modu arautuan soldatapean jardun ezin duten langileak.