ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Arabako Alea
2020/11/05 23:05

Agerraldia egin zuten ostegunean Gasteizko (Araba) Olarizu auzoan birjabetutako etxebizitzetan bizi diren lagunek. Gasteizko Udalak urriaren 20an abiarazi zuen haiek kaleratzeko administrazio prozesua, 124 etxebizitzak ofizioz "berreskuratuta". Astelehenean, ordea, etxegabetzeen aurkako 35 alegazio aurkeztu zituzten bizilagunek, elkarrekin. "Kalea ez da alternatiba", nabarmendu dute.

Azaldu dute, etxebizitza bat izateko "okupatzera behartuta" ikusi dutela euren burua, langabezia eta alokairua ordaintzeko ezintasunak tartean, eta udal administrazio publikoak ez diela "inolako irtenbiderik eskaini pobrezia egoerari aterabidea emateko", "gizarte zerbitzuetara hainbat unetan jo" duten arren.

"JAZARPEN PSIKOLOGIKO ETA POLIZIALA"

Ensanche 21 S.A. sozietateak barne hartzen duen hirigintza-planaren barruan, udalak martxan du Gasteizko aldirietako etxebizitza zaharrak husteko eta erosteko prozesua, Olarizukoak barne.

Bizilagunek salatu dute "jazarpen psikologiko eta poliziala" jasan behar izan dituztela bertan bizi direnetik, eta besteak beste, ur-hornidura eta argia moztu dizkietela: "Pobre izateagatik gaizkileak edo kriminalak izango bagina bezala tratatu gaituzte. Duela astebetetik, udaltzaingoaren patruilak etxebizitzen azpian daude, 24 orduz; gainera, bi argi sorgailu lapurtu dizkigute", azaldu dute, Arabako Alea-k jaso duenez.

40 familia inguru bizi dira Olarizuko eraikinetan, eta osteguneko prentsaurrekoan azpimarratu zutenez, beharrezkotzat jotzen dute haien egoera "etxebizitza larrialdi" gisa lantzea eta "aterabide kolektibo bat" izatea.

DESALOJOA INFERNUAN

Bestalde, ostegunean bertan, Donostiako (Gipuzkoa) Infernuko Fabrika pabiloia hustu zuten polizia-indarrek, 50 pertsona kale gorrian utziz. Orotara, 100 pertsona inguru bizi ziren auzuneko eraikinetan.

NO HAY COMENTARIOS