ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iturria: @EtxeSindikatua
2019/11/04 18:20

Orain artean Birjabetze Kolektiboa izan denak, ikasturte berrirako aldaketak aurkeztu ditu gaur, hilak 11. Haien hitzetan, "Okupazio Bulegoaren esperientziak etxebizitzaren auziaren urgentzia frogatzeko balio izan badigu ere, ez da tresna egokia izan proletalgoaren berrosatze politikorako. Tresna eraginkorra izan da problematika partzialei heltzeko eta modu antolatuan aterabide bat planteatzeko, baina ez ditu autoantolakuntzarako ezinbesteko elementuak mahaigaineratu".

Hala, antolakuntzan agertu diren hutsuneei irtenbidea emateko asmoz, aldaketa kualitatibo nabarmenekin hasiko dute kurtsoa Birjabetze Kolektiboko kideek; hain zuzen, Etxebizitza Sindikatuaren jaiotzarekin. "Etxebizitzaren problematikari modu eraginkor eta disziplinatuan aurre egiteko jaio den langileon antolakuntza forma propioa" da Etxebizitza Sindikatua, azaldu dutenez.

Fase berria

Birjabetze Kolektiboa fase konkretu bati erantzuten zion antolakuntza eredua izan dela argitu dute, eta datozen erronkei aurre egiteko eraginkortasuna galduko duelakoan, egituraketa berria jarri dute martxan. "Irakaspen politikoaren zati ezinbestekotzat jotzen dugu, taktikaren eta antolakuntza egituren berrikuspen etengabea egitea. Zentzu horretan, aldaketa sakonaren beharra ez da porrotaren seinale, jardun politiko kontziente eta autokritikoaren ondorio logikoa baizik", gaineratu dute.

Sindikatuaren forma politikoa berreskuratzeko hautua

Apustu honekin "sindikatuaren forma politikoa berreskuratu" nahi dute Birjabetze Kolektiboko kideek; hain zuzen, indarrean izan diren "burokratizazio eta asimilazio prozesuetatik askatzeko eta bere jatorrizko izaera frogatzeko asmo guztiekin; langileon interesak defendatu ditzan, eta iraultzarako elementu politiko eta organizatiboak mahaira atera ditzan".

Sindikatuko Asanbladaren aurkezpena

Etxebizitza Sindikatuak, "elkartasuna kolektiboki kudeatuko duen asanblada orokorra" izango duela jakinarazi dute. Bertan, "langileek beharren arabera jaso eta gaitasunen arabera emango dute". Haien hitzetan, "ziklo honetan gauzatzen da klase elkartasuna".

Azaroaren 10ean irekiko dute asanblada, 17:00etan Gasteizko (Araba) Gasteiz Txikin. Jakinarazi dute igandero izango direla batzarrak.

Aurkezpen oharra

NO HAY COMENTARIOS