ACTUALIDAD / Cárcel
Espetxera bidean istripua izan dute Arkaitz Goikoetxea euskal preso politikoaren senideek
Atzo goizean izan zen istripua, Logroñoko kartzelara bidean. Senideek galdu egin zuten atzorako zeukaten bisita.
2021eko uztailaren 23
Espetxera bidean istripua izan dute Arkaitz Goikoetxea euskal preso politikoaren senideek

Atzo, uztailaren 22an, auto istripua izan zuten Arkaitz Goikoetxea Basabe Getxoko (Bizkaia) preso politikoaren senideek. Logroñoko (Errioxa) presondegira bidean zihoazela, lehertu egin zen autoaren gurpiletako bat. Onik atera ziren senide guztiak, baina galdu egin zuten Goikoetxearekin atzorako zeukaten bisita.

Euskal preso politikoen artean, bi heren baino gehiago dira Euskal Herritik kanpoko espetxeetan gatibu daudenak.