Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du Portugaleten (Bizkaia) "gorroto-delituak eta desordena publikoen delituak" egotzita. Irailaren 3rako ekitaldi politiko bat prestatu zuen Voxek Santurtzin (Bizkaia), eta ekitaldiaren aurkako protestetan parte hartzea leporatu diote. Portugaleteko bizilaguna da atxilotua, eta protestara bertaratu zen pertsona batek egindako bideo baten ondorioz lortu zuen Poliziak hura identifikatzea.
Polizien bertsioaren arabera, hogei zentimetroko labana bat aurkitu zuten atxilotua arakatzean. Hori dela eta, inputatutako delituez gain, Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa urratzeagatik eta "falta larri bat" egiteagatik zigortzea proposatu dute.