ACTUALIDAD / Gazte koordinadora sozialista
Ertzaintzaren jipoi eta mehatxuak salatu dituzte Donostian
Ostegun gauean, Ertzaintzak Donostiako GKSko bi kide kolpatu eta mehatxatu zituen, eta guztira lau identifikatu; bortizkeria hori salatu dute gaur Bulebarrean.
2022eko apirilaren 30
Ertzaintzaren jipoi eta mehatxuak salatu dituzte Donostian

Donostiako (Gipuzkoa) Gazte Koordinadora Sozialistako kideen aurkako erasoak salatu dituzte gaur Bulebarreko kiosko aurrean. Herenegun gauean, propaganda politikoa egiten ari zirela, Ertzaintzak GKSko bi kide jipoitu eta mehatxatu zituen, eta guztira lau kide identifikatu zituen.

Gaurko protestaren amaieran, azken urte eta erdian Gipuzkoako hiriburuan izan diren polizia-bortizkeria kasuak salatu dituzte GKSko kideek; izan ere, gogora ekarri dute 2021eko urtarrilean hainbat gazte identifikatu zituztela Alde Zaharreko istiluetan, eta joan den udan, Jazzaldian eta Aste Nagusian, GKSko hainbat kide jazarri eta isundu zituztela propaganda politikoa egiteagatik.