ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/06/14 12:01

Atzo gaualdean, Hondarribiko (Gipuzkoa) Butroi pasealekuan zeuden hainbat gazte indarrez bota zituen Ertzaintzak. Hondarribiko Gazte Asanbladak (HGA) ohar bidez jakinarazi duenez, 05:00ak aldera, Ertzaintzaren hainbat patruila-auto eta furgoi bat agertu ziren pasealekuko Kai Zaharrera, han zeuden gazteak kanporatzeko. Borrak eta gomazko pilotak erabili zituzten horretarako, eta gazteetako batzuk atxilotu zituzten.

Asanbladako kideen arabera, astebururo errepikatzen ari diren irudi horiek "hainbat eta hainbat herritan behin eta berriz ikusten ari garen ekintza arbitrarioak" dira, "identifikazio, mehatxu eta konfiskazioak" barne hartzen dituztenak sarri. Hala, asanbladaren esanetan, beharrezkoa da halako gertaerak normaltzat ez jotzea eta publikoki salatzea. Izan ere, COVID-19aren pandemiak eta alarma egoerak, poliziaren inpunitatea handitzeaz gain, gazteak kriminalizatzeko testuinguru aproposa sortu dutela nabarmendu du.

Atzokoa bezalako esku-hartze polizialek beldurra eragitea beste helbururik ez dutela aldarrikatu du Hondarribiko Gazte Asanbladak, baita diziplinan oinarritutako bizi-ereduan sakontzea ere, "krisi garaiotan bake soziala mantendu dadin".

NO HAY COMENTARIOS