ACTUALIDAD / Fascismo
Erandion agertu diren margoketa faxistak ezabatu dituzte
'Noviembre Nacional' nahiz 'Hacer Nación' mugimenduen izenean sinatutako pintaketak agertu dira Erandion, baina aldarri antifaxisten bidez desegin dituzte.
2023eko abenduaren 13
Erandion agertu diren margoketa faxistak ezabatu dituzte

Erandioko (Bizkaia) Desertu auzoan margoketa faxista batzuk egin dituzte aste honetan. Besteak beste, Madrilgo Ferraz kaleko mobilizazioei lotutako Noviembre Nacional eta lehendik martxan zegoen Hacer Nación mugimendu faxistak aldarrikatu dituzte pintaketa horietan.

Aldarri horiei aurre egin diete, ordea: ezabatu eta estali egin dituzte margoketa faxistak, horma berdinak aldarri antifaxistaz josteko. Besteak beste, "Faxismoa borrokatu" eta "Gazte langile antolatu" mezuak irakur daitezke lehen faxisten pintaketak zeuden tokietan.