ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @Gune_UK
2022/02/22 10:13

Berango Lurraren Defentsan kolektibo ekologistako kide bat salatu du Amenabar enpresa-eraikitzaileak, eta martxan du bere aurkako prozesu judiziala. "Enpresaren irudia zikintzea" leporatzen dio Amenabarrek, eta horren harira aurkeztu du salaketa; hain justu, "enpresaren irudia lausotzen duten kartelak eta pankartak jarri izana" egozten diote auzipetutako pertsonari. Berango Lurraren Defentsan taldeak gaitzetsi duenez, 50.000 euroko isun bat jaso dezake kideak, Berangon (Bizkaia) izan diren zenbait "operazio susmagarri publikoki salatzeagatik".

Prozesu judizialari ekiteko, irratsaio batean Berango Lurraren Defentsan kolektiboaren izenean hitz egin zuen pertsona baten izena hartu zuen Amenabarrek, eta bere aurka jarri zuen salaketa. Dena den, eskaera oso zehatz bat egin du enpresak: taldeko sareak eta posta elektronikoa erabiltzen dituzten pertsonak identifikatzeko, haiek ere salatu ahal izateko.

2020an, Berangoko Icaza jauregia trukatzeko hitzarmen-prozesu bat sinatu zuten Berangoko Udalak eta Inmogroup Grupo Promociones Inmobiliarias S.A.-k; Amenabarren parte da talde hori. Permuta baten bitartez, zenbait jabetza trukatu zituzten akordio horretan: Icaza jauregia eta alboko lokal bat eskuratu zituen udalak, eta trukean, Otxabene sektorean partzela bat lortu zuen Inmogroupek. Prozesuan izan ziren "irregulartasunak" salatu izan ditu Berango Lurraren Defentsan kolektiboak.

NO HAY COMENTARIOS