ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bortxaketa salatzeko elkarretaratzea Beasainen. Argazkia: Goierriko Hitza
2019/07/15 11:49

Ostiral gauean eraso berri bat izan zen, Beasainen (Gipuzkoa): emakume batek bortxatua izan zela salatu zuen Ertzaintzaren aurrean. Hala, gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza. Beasaingo udal taldeek igande eguerdirako deitu zuten elkarretaratzera. Lehenago, larunbat iluntzean, ehunka herritar atera ziren kalera, Erasoen aurrean erantzun kolektiboa lemapean. Erasoak modu isolatuan salatzetik harago, "erantzun kolektiboaren beharra" aldarrikatu zuten: "Egoera honi buelta eman nahi badiogu, benetan gauzak aldatzea nahi badugu, denon ardura da kolektiboki lan egiten hastea, eta geure bizitzak instituzioei delegatzeari uztea. Ordua da Beasain esnatzeko, eta parrandaz harago, antolatzen hasteko, egoera larria baita".

Eraso sismetatikoak, erantzun kolektiboa

"Gaitzespen osoa" adierazi zuten erasoaren aurrean; eta Beasainen jazotako eraso berriari erreferentzia egiteaz gain, "egunerokotasunean emakumeen aurka egiten diren eraso, bortxaketa eta erailketak" izan zituzten gogoan. Izan ere, erantzun kolektiboa emateko beharrarekin batera, emakume langileen aurkako "eraso sistematikoak" jarri zituzten mahai gainean: "Ondorengoa ez da kasu isolatua izan, emakume langileok behin eta berriro jasan behar izaten dugun eraso sistematikoa baizik".

Gutxienez bi eraso

Ez da pasa den astean Goierri eskualdean salatu duten eraso sexista bakarra. Ostiralean, 2016. urtean lantegian jasandako sexu jazarpena eta erasoak salatu zituen emakume batek, Legorretan (Gipuzkoa). 19 urte zituen erasotua izan zenean, eta Legorretako enpresa batek kontratupean zuen segurtasun zerbitzuetako enpresa batentzat ari zen lanean. Mugimendu feministak elkarretaratzea deitu zuen emakumeari "babes osoa" adierazteko, eta eraso hori "kasu bakana" ez eta "egunerokoan nagusitzen diren zapalkuntza guztien adierazle" dela salatzeko.