ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/04/21 16:55

Joan den igandean, apirilaren 18an, gizonezko batek emakumezko bat bortxatu zuen Zizurkilen (Gipuzkoa). Tolosaldeko Itaiak erasoa salatu zuen atzo: "Eraso ororen aurrean gure gaitzespena erakutsi eta erasotua izan den emakumeari gure babes osoa adierazi nahi diogu", azaldu zuen Emakumeen Antolakunde Sozialistak sare sozialetan. Bide horretan, "erasoei aurre egiteko borrokan" jarraitzeko konpromisoa berretsi du.

Miarritzen (Lapurdi) izan zen ezagutzen den indarkeria matxistaren azken biktima, apirilaren 15ean: gizonezko batek tiroz hil zuen bere emaztea. Bi egun lehenago, hilaren 13an, emakume bat kolpatu zuen haren bikotekideak Gasteizen (Araba). Argitara atera den aurreko sexu-erasoa Iruñean (Nafarroa) jazo zen, autobus-zerbitzuko emakume langile baten aurka.