AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/04/15 18:48

Gizon batek bere bikotekidea erail du Miarritzen (Lapurdi), Agilera auzoko etxebizitza batean. Asteazkenetik ostegunera bitartean izan da erailketa eta, dirudienez, eskopetaz hil zuen 75 urteko emakumea 77 urteko gizonezkoak. Suhiltzaileek bigarren gorpua topatu ondoren, azaldu dute bere buruaz beste egin zuela gizonak.

Honakoa da aurten Euskal Herrian argitara atera den hirugarren erailketa matxista;  urtarrilean Aintzane Pujana erail zuten Aizarnazabalen (Gipuzkoa), eta otsailean Conchi Gonzalez Sestaon (Bizkaia).

EZ DAGO IRUZKINIK