ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/09/28 10:14

Aurreko ostiralean, hilak 25, bi gizonezko atxilotu zituzten Gasteizen (Araba), emakume bati sexu-erasoa egiteagatik eta, taser pistola batekin mehatxatuz, hari lapurreta egiteagatik. 22 eta 23 urte dituzte erasotzaileek.

Asteazken arratsaldean izan zen erasoa: prostituzioan aritzen da emakumea, eta Gasteiz Hoy-en arabera, "bere zerbitzuak nahi zituela" esanez hots egin zion telefonoz erasotzaileetako batek. Antza, ez zuten hitzordurik zehaztu, baina emakumearen etxebizitzara bertaratu zen gizona. Behin barruan zeudenean, taser pistola batekin mehatxatu eta bortxatu egin zuen.

Gero, soinean zeramatzan bitxiak eta dirua lapurtu zizkion emakumeari, eta handik gutxira, gainera, bigarren erasotzaile batek esku hartu zuen: hura ere etxebizitzan sartu eta, mehatxu eginez, tokia arakatu zuen diru eta bestelako baliozko objektuen bila. Lapurtutako guztia motxila batean sartu ostean, alde egin zuten bi gizonezkoek.