Faxismoa borrokatu lelotzat hartuta, Egun Antifaxista bat antolatu dute Baionan (Lapurdi) abenduaren 9rako, larunbata. Jardunaldian parte hartuko dute Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, Ipar Euskal Herria Antifaxistak, Parisko Action Antifascistek (AFA) eta Toulouseko Action Antifascistek (AFA).
Arratsaldean ekingo diote Egun Antifaxistari, Baionako Albert Thomas karrikako 3. zenbakian. Bertan, autodefentsa tailer bat egingo dute 15:30ean, eta horren ostean izango da eguneko ekimen nagusia: Faxismoaren bisaia berriak. Zein estrategia antifaxista erabili gaur egun? mahai-ingurua. Saio horretan hartuko dute hitza, hain zuzen ere, goian aipatutako lau antolakundeetako kideek.
Mahai-inguruaren ondotik, gaualdi bat izango da Baionako Epaiskan, Iparraldeko Errepresioaren Aurkako Kolektiboarekin elkartasunez.