ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Desokupa enpresa etxegabetzean, Ertzaintzak babestuta. Argazkia: @abagaztetxie
2021/04/15 17:41

Abadiñoko Gazte Asanbladak azaldu du gaur, apirilaren 15ean, Desokupa enpresak etxe bat desalojatu duela Abadiñoko (Bizkaia) Ferialeku plazaren alboan. Talde faxistako hamabi kide bertaratu dira eta etxean bizi ziren pertsonak "mehatxatu eta indarrez kanporatu" dituzte. Hori ez ezik, Desokupak berak Ertzaintzari hots egin dio —harremanetan egon dira—, eta poliziek "eskolta papera" izan dutela salatu dute asanbladako kideek.

Hainbat igeltsero "baimenik gabe" joan dira eraikina hesitzera eta, ondorioz, "tentsio uneak" izan dira plazan. Testuinguru horretan, istiluen aurkako Ertzaintzaren lau furgoi bertaratu dira eta han zeuden pertsonen aurka oldartu dira polizia-indarrak.

Mobilizazioa

Arratsaldeko 19:30ean Ferialeku plazara bertaratzera dei egin du Abadiñoko Gazte Asanbladak, Okupazioaren kontrako ofentsiba gelditu lelopean.

Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak azken hilabeteetan egindako kanpainan azaldu bezala, azken urte honetan indartu eta hazi egin da desokupazio enpresa. Oro har, Desokupak epaitegietan blokeatzen diren auziei modu azkar eta eraginkorrean erantzuteko nahiz "mertzenario" lanak egiteko funtzioa duela salatu du Errakik, bai eta "okupazio mugimenduaren aurkako lan sistematikoa" egiten duela ere.

Hala, Euskal Herrian Abadiñoko kasua da desokupazio enpresa batek esku hartu eta argitara atera den aurrenetarikoa.

NO HAY COMENTARIOS