ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / somoselmedio.com
2024/07/15 11:47

Irakaslea eta militante politikoa da Felix Emiliano Jimenez mexikarra, eta parte hartzen du Otsailak 25 Eskola Demokratikoen Frontean (Frente de Escuelas Democráticas Febrero 25, FEDEF 25 gazteleraz). Ekainaren 20an desagertu zen: egun horretan Mexikoko Chimalhuacán herrian izan zela badakite, baina ez daukate bere berririk ordutik.

Etengabeak izan dira FEDEF 25ek azken asteetan egin dituen protestak, Jimenez onik ager dadila exijitzeko. Mobilizazioekin jarraitzen dute oraindik: aurreko ostegunean, esaterako, manifestazio bat egin zuten FEDEF 25ek eta Francisco Villa Independiente Fronte Herrikoiak, Fronte Herrikoi Iraultzaileak eta Langileen Asanblada Orokorrak, besteak beste. Gogoan izan zuten Jimenez burkidea, eta hezkuntza publikoaren defentsan egindako borroka aldarrikatu zuten, bizi-, lan- eta ikasketa-baldintza hobeak lortzeko bidean.

Ohartarazi zuten Mexikon desagertutako milaka eta milaka pertsonak bilatzeko "azpiegiturak" ez daukala nahikoa gaitasun, eta Jimenezen kasuan ere ez dutela inolako emaitzarik lortu oraindik, teorian. Edonolako aitzakia "zentzugabeak" erabili dituzte horretarako agintaritzek; adibidez, Internetik ez izatea.

Jimenezen telefono mugikorra eta sare sozialak iker ditzatela exijitu dute bere gertukoek, horietan zantzuren bat aurki dezaketela iritzita. Agintaritzek, ordea, uko egin diote horri, nahiz eta beste desagerpen kasu batzuetan modu horretan jokatu izan duten. Hala, militantearen hurbilekoek mahai gainean jarri dituzte zenbait susmo, agintaritzek desagerpenean izan dezaketen parte-hartzea seinalatzen dutenak.

NO HAY COMENTARIOS