ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/16 15:13

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Covid ziurtagiria ezartzeko bermeak eskatuko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gaur bertan iragarri duenez, "12 urtetik gorako pertsona guztiei" eskatu nahi diete ziurtagiri polemikoa.


Hasiera batean, "gaueko aisialdiko establezimenduetan, dantzalekuetan edota edukiera handiko jatetxeetan sartzeko" ezarri nahi dute Covid pasaportea. Neurria indarrean jartzeko, baina, beharrezkoa da epailearen baimena. Espainiako Estatuko hainbat autonomia erkidegok baimen berbera eskatu diote gobernu zentralari dagoeneko, ziurtagiria "modu orokorrean" aplikatzeko asmoz. Europa mailan antzeko joera nabari da; gaitzespen sozial handiagoarekin, hori bai.


Neurri gehiago

Ez da EAEko exekutiboak hartu duen erabaki bakarra. 100.000 biztanleko 150 kasutik gorako intzidentzia tasa duten udalerrietan, adibidez, "jende-pilaketak saihestea" eskatu du, ardura politikoa udal gobernuen esku utzita. Alarma-egoerarik ezarri ez bada ere, eta ospitaleko presioa oraindik baxua den arren, Eusko Jaurlaritzak "prebentzioz" hartu omen ditu jarraibide guztiok. Horrek, besteak beste, "jan-edana eta maskara kentzea dakarten ekitaldiak bertan behera uztea" ekarriko luke.

NO HAY COMENTARIOS