ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Greenpeace
2025/10/28 16:49

Iruñeko (Nafarroa) epaitegi batek kondenatu egin ditu Alberto eta Pedro Jose Gerendiain Azpiroz, Caparrosoko (Nafarroa) makroetxaldearen jabe den Valle de Odieta enpresako bi buru. Ingurumenaren aurkako delitu bat egitea leporatu diete, 2021ean Aragoi ibaian izan ziren legez kontrako isurketei lotuta. Auzi berean epaitutako gainerako hiru arduradun (Maria Francisca eta Pedro Maria Cilveti Oyarzun eta Alberto Gerendiain Azpiroz) absolbitu egin dituzte, ordea.

Valle de Odietako zuzendaritza-batzordeko kideak dira kondenatuak, eta irailean epaitu zituzten. Urtebeteko espetxe-zigorra jarri diete, baita nekazari edo abeltzain gisa jarduteko inhabilitazioa eta 5.000 euro inguruko isun bat ere. Horrez gain, erantzukizun zibilaren harira, beharrezkotzat jotako neurriak hartu beharko dituzte Soto de la Cuevako putzua isurketaren aurreko egoerara itzul dadin. Teorian, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak gainbegiratuko du prozesu hori.

Herri-akusazioak (Sustrai Erakuntza eta Greenpeace) hiru urterainoko kartzela-zigorrak eskatzen zituen auzipetuentzat, baina lau hilabete eta erdiko espetxealdia eta bederatzi hilabeteko inhabilitazioa baino ez zituen eskatu fiskaltzak, eta bi enpresarirentzat soilik. Beste hirurak errugabetu egin dituzte azkenean. Alderaketak eginez gero, gainera, askoz ere zigor altuagoak ezarri zizkieten Greenpeaceko zortzi laguni, makroetxaldearen kontra protesta egiteagatik: 30.000 euro ingurukoak, hain justu.

2021eko otsailean, digestato (makrobaserrian mindak biometanizatzeko prozesuaren ondorioz sortzen den hondakina) isurketa erraldoi bat egin zuen enpresak, babestutako ingurune naturalei kalteak eraginez. Baimenik gabe kanporatu zuen hondakin kutsakor hori, aspertsio-sistema baten bidez.

Noviercasen (Soria) ere etxalde erraldoi bat izan nahi du martxan Valle de Odieta konpainiak, baina Auzitegi Gorenak gelditu egin du ekimena berriki: duela bi aste eman zuen erabakiaren berri.

NO HAY COMENTARIOS