ACTUALIDAD / Sindicalismo
Borrokan ari dira Idiazabalgo Jaso Tower Cranes enpresako langileak, kaleratzeen kontra
Zortzi behargin bidali ditu kalera zuzendaritzak, eta bederatzi lanuzte egingo dituzte langileek hilabete bukaerara bitartean, erabakiaren aurka. "Irtenbiderik ez bada", greba mugagabera joko dute.
2024eko irailaren 11
Borrokan ari dira Idiazabalgo Jaso Tower Cranes enpresako langileak, kaleratzeen kontra
— ARGAZKIA Goierriko Hitza

Sei hilabetez luzatu den aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente (ERTE, gaztelerazko sigletan) baten ostean, zortzi langile kaleratzea erabaki du Idiazabalgo (Gipuzkoa) Jaso Tower Cranes enpresako zuzendaritzak. Kaleratzearen kontra protesta egingo du plantillak, bihar hasita.

Hain zuzen ere, bederatzi lanuzte egingo dituzte hilabete amaierara bitartean, astetan banatuta. Bihar eta etzi egingo dute lehenengo greba-aldia; hilaren 18an, 19an eta 20an bigarrena; eta hilaren 24an, 25ean, 26an eta 27an hirugarrena. "Irtenbiderik ez bada" eta zuzendaritzak atzera egiten ez badu, langileek greba mugagabeari ekingo diote iraileko laugarren astean.