ACTUALIDAD / Represión
Bizkaian, eraso arrazisten erdia polizia-indarrek egin dituzte azken urtean
Aurten esku artean izan dituen salaketak aztertu ditu Bizkaiko SOS Arrazakeriakek, eta Polizia ageri da agente arrazista nagusi modura.
2024eko uztailaren 12
Bizkaian, eraso arrazisten erdia polizia-indarrek egin dituzte azken urtean
— ARGAZKIA Diario Público

Bilboko (Bizkaia) bulegoan, eraso arrazista ugariren berri izaten du Bizkaiko SOS Arrazakeriak elkarteak. Urtero egiten du salaketa horiei buruzko azterketa bat, eta argi eta garbi seinalatu du urte honetan ere: polizia-indarrak dira eraso arrazista gehien egin dituztenak.

Aurten Bilbon izan diren salaketen erdia, Poliziak egindako eraso arrazistengatik izan dira. Eraso horien artean, %83 egin dituzte Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak. Polizia-indar horiek dira immigrazioari eta mugei lotutako eskumenak dituztenak.

Poliziak egindakoen ostean, "norbanakoek" egindakoak dira nagusi Bilbon ezagutu dituzten eraso arrazisten artean: %14. "Bizilagunen arrazismoa" eta lan-eremukoa dira bigarren ohikoenak, %11ko ehunekoekin, bi kasuetan. Segurtasun pribatuari lotutakoak dira kasuen %6, eta hezkuntza-eremuari lotutakoak %3.