Etxe-kaleratze bat izan da gaur goizean Bilboko (Bizkaia) Alde Zaharrean: bertan izan dira polizia-indarrak eta segizio judiziala, hiru gazte euren etxetik botatzeko. Artekalera bertaratu dira hainbat pertsona goizean goizetik, etxegabetzearen kontra protesta egitera.
AZET Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, "tentsio-uneak" izan dira protestan zeudenen eta polizien artean. Udaltzainek atxilo eraman dute sindikatuko kide bat.