ACTUALIDAD / Régimen salarial
Bilboko Kale Nagusian, larriki zauritu da langile bat
Jasogailu batek burua harrapatu dio beharginari. Aurten, gutxienez 39 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2025eko uztailaren 10
Bilboko Kale Nagusian, larriki zauritu da langile bat

Atzo arratsaldean, lan-istripu larri bat izan zen Bilboko (Bizkaia) Kale Nagusian: jasogailu batek burua harrapatuta, larriki zauritu zen lanean ari zen behargin bat. 15:30ak aldera eman zuten abisua.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 39 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.