ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Protesta otsailean. FOTOGRAFÍA / Guaixe
2024/07/16 13:43

Espainiako Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe-zigorra jarri dio Iturmendiko (Nafarroa) pertsona bati, baita 2.700 euroko isun bat ere. Twitter sare sozialean idatzitako hainbat mezuren harira seinalatu zuten auzipetua, dagoeneko aski ezagunak diren hainbat akusazio eginda: "terrorismoari gorazarre egitea" eta "biktimak umiliatzea".

Twitterreko hainbat argitalpen zirela-eta, bi urte eta egun bateko kartzela-zigorra eta 4.500 euroko zigor ekonomiko bat eskatu zituen akusatuaren kontra UPN alderdiak. Fiskaltzak are zigor altuagoa nahi zuen: bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatu zuen, baita ia 7.000 euroko isun bat ere. Azkenean, bi urteko kartzelaldia ezarri dio auzitegiak, eta ez dute espetxeratuko.

Espainiako Poliziak otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuen Iturmendiko bizilaguna, eta Madrilera eraman zuen. 7.000 euroko fidantza bat ordaindu behar izan du jadanik, kartzela ekiditeko.

Larunbat honetarako, hilaren 20rako, mobilizazio bat antolatu dute Iturmendin bertan. Auzipetuari elkartasuna adieraziko diote, eta errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan mobilizatuko dira. 19:30ean hasiko da manifestazioa, herriko plazatik.

NO HAY COMENTARIOS