ACTUALIDAD / Régimen salarial
Bi langile zauritu dira Nafarroan, lan-istripuz
Artaxoan eta Iruñean (Nafarroa) lanean ari zirela izan dituzte istripuak. Ospitaleratuak izan dira bi beharginak.
2024eko maiatzaren 20
Bi langile zauritu dira Nafarroan, lan-istripuz

Lehen istripua goizeko 10:52etan jazo da, Errotxapea auzoko taberna batean, Iruñean (Nafarroa). 45 urteko langilea tabernako hozkailu bat konpontzen ari zen, eta leher egin du honek. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman du anbulantziak.

Bigarren istripua 11:17etan jazo da. 52 urteko igeltseroa bi metroko altueratik jausi da, Artaxoako (Nafarroa) Jose María Jimeno Jurío kalean. Ospitaleratu dute behargina eta, antza denez, bizkarrean traumatismoa du.